[BIDEOA] 5 urte konfinamendutik

Duela bost urte, gaurko egunez, konfinamenduan sartu ginen, eta etxetik irten ezinik geratu ginen. Egun haiek entretenigarriago egiteko eta herritarren trebetasunak ikusarazteko, Eragin danbolinari atala jarri genuen martxan. Horretarako, bakoitzak bere etxean bideo txiki bat grabatu behar zuen, bere gaitasunak eta sormena partekatzeko.

Orain, bost urte beranduago, zuek bidalitako bideo horiek hartu ditugu, eta une berezi haiek gogora ekarri nahi izan ditugu.