Albisteak

[ARGAZKIAK] 45.Herri Krosak eman duena argazkitan

Igande goizean ospatu zen Iñaki Iruretaren omenezko 45. Herri Krosa, giro bikainarekin eta parte-hartze zabalarekin. Goizeko 10:00etan eman zitzaion hasıera egunari txikienen probekin. Haurren eta gaztetxoen lasterketak bata bestearen atzetik egin ziren, eta guztira 250 haur inguruk hartu zuten parte.

Ondoren, 11:30ean, helduen txanda iritsi zen. Aurten ere bi distantzia izan dira aukeran: proba motza (2770 metrokoa) eta luzea (8630 metrokoa). Lasterketa motzean 80 korrikalarik parte hartu zuten, eta luzean, berriz, 86 lagunek.

Eguerdiko 13:00ak aldera, Laranjadi plazan ospatu zen sari-banaketa ekitaldia, eta horrekin amaiera eman zitzaion aurtengo Herri Krosari.

Hona hemen helduen lasterketetako irabazleen sailkapenak eta denborak:

Ibilbide motza

1.- Adrian Pajares. 0:08:39

2.- Jon De La Cuesta.0:08:54

3.- Eneko Albizu. 0:08:59

1.- Naiara Tena. 0:10:51

2.- Ane Arregi. 0:11:30

3.- Maria Amundarain. 0:12:44

1.- Lehen herritarrak: Eneko Albizu eta Olatz Mendia 0:13:14

Ibilbide luzea

1.- Amets Aramberri. 0:28:09

2.- Mikel Velasco. 0:29:22

3.- Marcos Zaldibia. 0:30:01

1.- Eneritz Aramendi. 0:34:13

2.- Idoia Nogales. 0:35:57

3.- Patri Amundarain. 0:38:17

1.- Lehen herritarrak: Amets Aramberri eta Gadea Azkue 0:42:58




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide