Albisteak

“Bizkarsoro” filma ikusteko aukera izango da igande honetan kultur etxean

Udaleko Euskara Foroak eta Uemak “Bizkarsoro” filmaren emanaldia antolatu dute igande honetarako. Korrika kulturala girotzeko ere baliatuko den emanaldia, Kultur Etxeko aretoan izango da otsailaren 18an, igandean, arratsaldeko 18:00etan. Emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da Izaskun Urkijo arte zuzendariarekin.

Josu Martinezek zuzendutako lanak “existitzen ez den herri batean”, bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituak” kontatzen ditu. Haietan barrena, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri txiki batek bizitako aldaketa sozialak agerian uzten ditu filmak.

Josu Martinez izen ezaguna da azken urteetako euskal zinemagintzan, bereziki, dokumentalgile gisa. Bederatzi dokumental luze burutu ditu, haietarik zortzi Donostiako Zinemaldian estreinatu direnak. Zinemaren historian doktorea eta kultur antropologian lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitateko zinema irakaslea da. Zinema eta memoria kontuei buruzko lau libururen egilea ere bada. Bizkarsoro da bere fikziozko lehen film luzea. Filmak 82 minutuko iraupena du.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide