Albisteak

Danborradako entseguak izango dira astelehen, astearte eta asteazkenean

Pasa den apirilaren 15ean danborradako talde guztietako ordezkariak bildu ziren bileran erabaki bezala, danborradako entseguak izango dira datorren astelehen, asteartean eta asteazkenean, kiroldegiko aterpean, iluntzeko 20:00etan. Astelehen eta asteazkenean bandarekin egingo dira entseguak, asteartean, berriz, megafoniarekin.

Maiatzaren 2ko danborradari begira hartutako erabakien arabera, talde guztiek 22:30erako beren abiapuntuan egon beharko dute, 23:10erako Gurutzean eta 23:50erako plazan. Gaueko 12etan, puntu-puntuan, urtero bezala,  ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira, eta ondoren, danborrari-taldeek martxa guztiak eskainiko dituzte.

Haurren danborradako entseguak ere egun eta leku berean izango dira, eskola orduan.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide