Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Ekain guraso elkarteak egoera onean dauden jostailu eta liburuak jasoko ditu ostiralean, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era bitartean, plazan. Larunbatean, aurreko egunean jasotakoak musutruk hartzeko aukera egongo da, goizeko 11:00etatik 13:30era bitartean, plazan. Ekimenaren helburua egoera onean dauden jostailu eta liburei beste etxe batzuetan erabilera ematen jarraitzea da.