Albisteak

Ekain Guraso Elkartearen batzar nagusia egingo dute maiatzaren 18an

Ekain guraso elkarteak batzar nagusirako deia egin du maiatzaren 18rako, astelehena. Bilera 17:30ean izango da eskolako areto nagusian.

Hiru gai nagusi izango dituzte hizpide batzarrean. Batetik, urteko balantzea eta kudeaketa aztertuko dituzte; bestetik, partaide berrien aukeraketa egingo dute, idazkari eta diruzain karguetarako; eta, azkenik, Eskola Kirolean izango diren aldaketen berri emango dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Foru Aldundiaren eskutik hainbat aldaketa izango dira hurrengo ikasturtean Eskola Kirolean, eta horien inguruko informazioa partekatuko dute bileran.

Bestalde, behar dutenentzat zaintza zerbitzua egongo dela jakinarazi dute. Bilera euskaraz izango da, baina itzultzailea ere egongo dela adierazi dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide