Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

15 urte igaro dira UNESCOk Ekain haitzuloa Munduko Ondare izendatu zuenetik. Urteurrena ospatzeko, Ekainberrin Munduko Ondarearen ikurra jarri dute. Mertxe Urteaga , Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologoa eta Mikel Arregi, Zestoako alkatea Ekaingo erreplikan izan dira.
Urteagak azaldu du Ekain koba Gipuzkoan topatu izanak “poza” eta “erantzukizuna” suposatzen diola lurraldeari. “Ondare oso garrantzitsua da, ondo kontserbatu behar da, eta modu egoki batetan gizarteratzera behartzen gaitu, horretarako Ekainberri tresna paregabea da”. Era berean, Mikel Arregiren hitzetan, “harrotasun handi bat da zestoar guztiontzat Ekaingo koba hemen izatea, izan ere, Zestoa eta inguruko herrietan eragin sozioekonomikoa izateaz gain, Euskal Herriko ondare arkeologiko garrantzitsuenetako bat dugu”.
Ekainberriko arduradunek honako bideoa osatu dute, Urteaga eta Arregiren hitzekin: