Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

“Bizi Historiaurrearen xarma” lelopean, Ekain bailara promozionatzea helburu duen Ekainfest jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da igande honetan.Urtero legez, egun osoko egitaraua prestatu dute, ekintzak bi gunetan banatuta: Ekainberri eta Sastarrain bailaran eta Zestoako herrigunean. Bi guneak lotuko dituen “Tren txu txua” ere egongo da. Egun osoan zehar izango da martxan eta herriko plazatik irten eta Ekaingo kobaraino joango da. Herriko tabernariek ere festarekin bat egin nahi izan dute eta horregatik, pintxo eta menu bereziak eskainiko dituzte igandean.
Hemen duzue egitaraua:
Ekainberri eta sastarrain bailaran
11:00 Ekaingo aurkikuntzaren 50. urteurreneko ospakizun ekitaldia
11:00-15:00 Historiaurreko jarduerak
13:00 Irrien lagunak “Zatoz jolastera!” ikuskizuna
12:00-14:00 Parrillan prestatutako pintxoak: eusko labeldun txerri sahieskiak eta Ekain hanburgesak
Zestoako herrigunean
11:00-15:00 Tren turistikoa
11:00-14:00 Historiaurreko Pintxo Tourra: Pintxo bereziak herriko tabernetan
13:00 Ertxiña Musika Eskolako perkusio taldea Udaletxeko arkupetan
14:00-16:00 Ekainfest 2019 menu bereziak herriko jatetxeetan
Ikusi pasa den urteko Efainfest eguneko argazkiak hemen.