Albisteak

Elikagai bilketa egingo dute Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Zestoan

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak ikasturtean zehar hainbat elikagai bilketa antolatzen ditu Zestoa, Azpeitia eta Azkoitian barrena. Datozen egunotan, Zestoan izango dira hurrengo hitzorduak, Gesalaga kalean.

Hiru egunetan egingo da bilketa:

· Azaroaren 28an, ostirala, 17:00etatik 20:00etara
· Azaroaren 29an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara
· Abenduaren 1ean, astelehena, 17:00etatik 20:00etara

Antolatzaileek adierazi dutenez, ekimenaren helburua da kapitalismoaren ondorio gogorrenak jasaten dituzten herritar eta familiei laguntza ematea, irabazi asmorik gabe, langileen ekarpen ekonomikoan eta borondatezko antolakuntzan oinarrituta. Horrez gain, familiekin zuzeneko harremana, elkarlana eta hartu-emana lehenesten dituztela nabarmendu dute.

Bestalde, Kontseilu Sozialistak azaldu duenez, elikagai banku tradizionalengandik ere bereizten dira, besteak beste, elikagaien zati handi bat erakunde erlijiosoetara bideratzen delako, enpresek dohaintzak irudi garbiketa eta zerga onurak lortzeko erabiltzen dituztelako, eta zuzendaritzetan enpresari zein politikariak egoten direlako. Haien ustez, horrek guztiak langile klasearen miseria betikotzen laguntzen du, arazoaren erroan esku hartu gabe.

Boluntario moduan parte hartu nahi dutenek, 688 76 90 47 telefono zenbakira bidali dezakete mezua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide