Albisteak

[ARGAZKIAK] Elikagaien testatzearekin eta pintxo poteoarekin hasi dituzte festak Arroabean

Arroabearrak San Isidro jaiak ospatzen hasi ziren atzo, ostegunez. Jaiei hasiera arratsaldeko 18:00etan eman zieten, Txara dendan egindako elikagaien testatze berezi batekin. Bertan, dendako produktu ezberdinen zein parte-hartzaileek etxetik ekarritako elikagaien energia neurtu zuten pendulu baten bidez.

Ondoren, aurrez testatutako produktuekin osatutako pintxo poteoa egin zuten. IägomeisterDub arduratu zen plazako giroa berotzeaz, reggae musikaz lagunduta.

Gaur, ostirala, festak jarraituko du eta umeentzako jarduerak izango dira protagonista arratsaldean. 17:30ean, POTX magoaren ikuskizuna izango da frontoian eta jarraian, haurrentzako bingoa eta buruhandiak. Eguna borobiltzeko, afaria egingo dute Ederki elkartean.

Azkenik, larunbatean, maiatzaren 17an, jaiak ohiko mus txapelketarekin agurtuko dira. Txapelketa Ederki elkartean izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide