Elkarretaratzea egin da eguerdian “Bateragune auzia” salatzeko
Danbolin— 2020-12-19
“Demokrazia” lemapean bildu dira eguerdian berrogeita hamarren bat lagun plazan ‘Bateragune auziko’ kideak berriro epaitzeko erabakia salatzeko. Eragile hauek babestu dute deialdia: LAB, Steilas, ELA, , CCOO Euskadi, ESK, EH Bildu, Podemos Euskadi-Ezker Anitza IU, Izquierda Unida Navarra (NEB), EH Bai, Gure Esku Dago, Emakumeon Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Etxerat eta Sarek.