Albisteak
Hiru kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak astelehenetik ostegunera bitartean
— 2020-12-18Osasun Sailak emandako datuen arabera, hiru koronabirus kasu atzeman dira astelehenetik ostegunera bitartean Zestoan: bat astelehenean eta bi asteazkenean. 100.000 biztanleko hamalau eguneko kasu metatuen kopurua 234,80 kasukoa da herrian.
Eskualdean, 26 kasu zenbatu dira azken 24 orduetan. Azpeitian atzeman dute positibo kopuru handiena, 18 hain zuzen ere. Semoforo gorria dute han, 730,66 intzidentzia tasarekin. Zumaian lau kasu zenbatu dituzte, Zarautzen hiru eta bat Getarian. Gainontzeko herrietan ez dute positiborik atzeman.
Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 12.787 PCR eta antigeno froga egin ditu Osakidetzak azken 24 orduetan eta horietatik 465 positibo detektatu dira. Egindako frogen %3,6ak eman dute positibo. Gipuzkoan 191 kasu zenbatu dituzte, 193 Bizkaian eta 78 Araban. EAEtik kanpo bizi diren hiru pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan 315 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 98, ZIUn.
Nafarroan, 1.850 froga egin dituzte eta horietatik 63 kasu baieztatu dituzte, egindako frogen %3,4a.
Egin zaitez bazkide