Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Gaur iritsi dira Errigoraren udaberriko kanpainako produktuak Zestoara, eta eskaera egin duten herritarrentzat banaketari buruzko informazioa helarazi dute AEK-ko kideek.
Aurten, banaketa Zubimusuko udalaren lokalean egingo dute. Ostegunean, maiatzak 7, bi ordutegitan izango da: goizean 11:00etatik 12:30era, eta arratsaldean 17:00etatik 18:30era.
Ordu horietan eskaera jasotzerik ez dutenek, AEK-ko kideekin harremanetan jarri beharko dute, 670 42 00 48 telefonora idatzita. Bestalde, eskaera jasotzera joateko autoarekin edo orgaren batekin gerturatzeko gomendioa egin dute antolatzaileek, produktuak errazago eramateko.