Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Ikasturte berria hastear da Ertxiña musika eskolan ere, eta ikasturte hasierari begira bi ohar jakinarazi dituzte. Batetik, oraindik matrikulatu ez direnek bihartik, irailaren 1etik, aurrera izango dute izena emateko aukera. Horretarako, mezu bat bidali beharko dute ertxiamusikaeskola@yahoo.es helbide elektronikora, eta musika eskolako arduradunak beraiekin harremanetan jarriko dira.
Bestetik, dagoeneko matrikulatuta dauden baina oraindik klaseetarako ordutegirik ez duten ikasleei irailaren 3an musika eskolara joateko deia egin diete. 17:00etatik 18:00etara izango da horretarako aukera.