Albisteak

Eskola txikiko sutea laster konpontzea aurreikusten du udalak

Eskola txikian eragindako sutean kiskalitako parkeko zatia epe laburrean konpontzea aurreikusten du Udalak

Pasa den igandean, urtarrilak 7, eskola txikiko patioan sute txiki bat eragin zuen norbaitek, ondorioz aterpeko parkeko elementu bat kiskali egin zen. Une honetan ez dago erabilgarri eta Udalak ingurua itxita dauka segurtasunagatik.

Dagoeneko, bertan jartzeko jolas berri bat eskatuta dago eta hilabeteko epean jarrita izatea eta ingurua txukunduta izatea aurreikusten du Zestoako Udalak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide