Albisteak
Esku pilota profesionaleko partidak jokatuko dira larunbatean kiroldegian
— 2021-07-28Uztailaren 31rako promozio eta lehen mailako esku pilota jaialdia antolatu du Aspek Zestoako Udalaren laguntzarekin. Promozio mailako eta lehen mailako partida bana jokatuko da kiroldegian, iluntzeko 22:00etan hasita. Promozio mailan, Victor eta Elizegi, Zabala eta Larunberen aurka arituko dira. Ondoren, Master Caixabank txapelketaren baitako partida jokatuko dute lehen mailako pilotariek: Olaizola II eta Zabaleta, Urrutikoetxea eta Martijaren aurka.
Sarrerak salgai
Egoera dela eta, frontoiko edukiera mugatua izango da. Sarreren aurre salmenta online bidez egingo da, www.entradasfronton.com webgunean. Egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera izango da, kiroldegiko leihatilan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide