Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bihar, larunbata, ospatuko dute bederatzigarren aldiz Espabilau Eguna Lasaon. Auzotarrek egun osoko egitaraua antolatu dute. Goitiberen jaitsierarekin emango diote hasiera egunari eta afari eder batekin amaituko dute.
Hemen duzue egitarau osoa:
10:00 Goitiberen jaitsiera.
11:00 Hamaiketakoa.
Ondoren, herri kirol erakustaldia. Lasaotarren arteko lehia izango da.
13:00 Paella txapelketa.
14:00 Herri kirol eta paella txapelketako sari banaketak.
14:30 Herri bazkaria.
Ondoren, soinujoleak eta euskal kanten emanaldia.
16:00 Mus txapelketa eta mahai jokoak.
17:00 Karaokea.
18:00 Haurrentzako jolasak.
21:00 Afaria.
Ikusi joan den urteko argazkiak hemen.