Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Estazioko autokarabanen gunean lurreko marrak margotzeko lanak egingo dituztela iragarri du Udalak. Lanak, ostegunean eta ostiralean, maiatzaren 28an eta 29an, egingo dira. Horren ondorioz, bertan aparkatuta dauden autokarabanak, karabanak, karroak eta bestelako ibilgailuak asteazkenerako, beranduenez, gunetik ateratzeko eskatu du Zestoako Udalak.
Udalak azaldu duenez, margoketa lanak behar bezala egin ahal izateko ezinbestekoa izango da gunea libre uztea. Era berean, herritarrei barkamena eskatu diete sor daitezkeen eragozpenengatik.