Albisteak

Larunbatean Arteagako festa eguna ospatuko dute

Arteagako Festa Eguna egingo dute maiatzaren 30ean, larunbatez, egun osoko egitarauarekin. Goiza auzotik Ertxinera egingo duten igoerarekin hasiko dute; horrela, jarraian egingo den II. Ertxinera erlojupeko igoerako parte-hartzaileak animatzeko aukera izango dute bertan.

Eguerdian, LagunArtean ekitaldia eta erlojupeko txapelketaren sari banaketa egingo dituzte, eta ondoren Aizpea Aristi ariko da akustikoan. Bazkaria ere elkarrekin egingo dute auzoko plazan.

Arratsaldean haurrentzako jolasak antolatu dituzte lehenik, eta eguna amaitzeko auzo poteoa, jolasak eta Xabier pilotazalearen “museora” bisita egingo dituzte. Festa giroari amaiera emateko, iluntzean Arrixku taldea eta DJ Olber ariko dira, eta afaltzeko aukera ere egongo dela jakinarazi dute.

Egitaraua:

  • 9:30 Auzo igoera Ertxina mendira
  • 10:45 II. Ertxinera erlojupeko igoera
  • 13:00 LagunArtean ekitaldia eta sari banaketa
  • Ondoren Aizpea Aristi akustikoan
  • 14:15 Auzo bazkaria
  • 17:00 Haurrentzako jolasak
  • 18:00 Auzo poteoa, jolasak eta Xabier pilotazalearen museora bisita
  • 22:00 Arrixku taldea eta DJ Olber



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide