Etxabe eta Rodriguez txapeldun Mutrikuko binakako pala txapelketan
Danbolin— 2024-02-09Urrian hasitako Mutrikuko Binakako Pala Txapelketan parte hartu dute Abantzu pilota klubeko Josu Etxabe, Adonis Gelis eta Josu Rodriguezek eta
Bigarren mailan txapela lortu dute. Josu Etxabek Adonis Gelis bikote zuela hasi zuen txapelketa, baina azken bi partiduak Josu Rodriguezekin jokatu ditu. Mutrikun jokatutako finala bigarren honekin irabazi zuen Txirloi eta Mendiberen aurka 25 eta 20 irabazita.