Albisteak
Europako txapeldun Naroa Agirre Euskal Selekzioarekin
— 2021-10-24Gaur eguerdian jokatu da 19 urte azpikoen Europa mailako txapelketa Herberehetako Franken hirian eta 2-0 irabazi dio Euskal Selekzioak Herbeheretako selekzioari.
C.I.J.B nazioarteko Pilota Erakundeak antolatu du Europako Junior Pilota txapelketa. Sei selekziok hartu dute bertan parte: Euskal Herriak, Valentziak, Belgikak, Ingalaterrak, Herbereheean eta Italiak. Ostiralean jokatu zuten pilota internazionaleko kategorian eta azpitxapeldun gelditu zen Euskal selekzioa Valentziaren aurka 4-6 galduta. Aurretik Italiari 6-2 irabazi zion eta Herberehetako selekzioari 6-1 irabazi. Gaur junior mailako Sub 19 kategorian jokatu dute eta Euskal Selekzioak Herbehereetako selekzioari 2-0 irabazita Europako txapeldun titulua eskuratu dute. Zorionak!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide