Albisteak
Euskara foroa osatuko du Zestoako udalak
— 2021-03-18Euskararen normalizazio eta kale erabileran eragiteko asmoz, euskara foroa osatuko du Udalak. Egitasmo honen helburu nagusia, euskararen normalizazioan aurrera pausuak ematea izango da. Herriguneko hainbat eragilek hartuko dute parte, euskararen arloan dabiltzanak zein hezkuntza arlokoak. Normalizazioan aurrera pausuak emate bidean, herrian erabilerak duen beheranzko joera iraultzeko estrategiak pentsatzea izango da ildoetako bat.
Zestoarrak bilera zabal batera gonbidatu nahi ditu Udalak. Saioa datorren asteazkenean izango da, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Gai honen inguruak interes edo kezka duen herritar orori zuzenduta dago deialdia. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943 147 010 telefonora deituta edo euskara@zestoa.eus helbidera idatzita.
Egin zaitez bazkide