Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Otsailaren amaieran hasi ziren Arteagako auzotarrak festa eguna antolatzeko lanean, eta atzo, asteazkenez, hirugarren batzarrean ekintzak zehazten jarraitu zuten.
Ekainaren 7an, larunbatez, ospatuko dute egun handia. Goizean, Ertxin mendian bi ekintza antolatuko dituzte: lehenik, taldean mendi-igoera egiteko aukera izango da, eta ondoren, krono-igoera lehiaketa egingo da.
Mendiko jardueren ondoren, festa egunari hasiera emateko ekitaldi txiki bat egingo dute, eta jarraian, auzo bazkari herrikoia ospatuko da. Bazkal ostean, umeentzako jarduerekin emango zaio jarraipena egunari, eta arratsaldea musika giroan igaroko dute auzotarrek, oraindik zehaztu gabeko beste hainbat ekintzekin batera. Iluntzean ere, musikak lagunduta luzatuko da festa gauera arte.
Hurrengo batzarra maiatzaren 7an, asteazkenean, egingo da, Arteagako jolas-parkean. Arratsaldeko 19:00etan bilduko dira auzotarrak.