Albisteak

Fundizio Fest jaialdia bueltan izango da lau urteren ondoren

Lau urteko etenaren ostean, berriz ere antolatu dute Fundizio Fest musika jaialdia. Fundizio Musika Elkarteak eta Zestoako Gazte Asanbladak prestatu dute aurtengo ekimena, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 23an izango da, egun osoko egitarauarekin, eta Udaberri Kulturalaren programaren barruan kokatu dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, jaialdiaren helburua musikaz eta giroaz gozatzeko espazioa eskaintzea izango da, baina baita entsegu lokalen garrantzia aldarrikatzea ere. Fundizio Musika Elkartearen esanetan, halako espazioak dira herrietan musika sorkuntza eragin eta hauspotzen duten eremuak.

Eguna goizean hasiko dute, 11:00etan egingo dituzten Fundizioko ate irekiekin. Ondoren, 12:30ean, XI. Laiak ardo dastaketa egingo dute. Arratsaldetik aurrera, berriz, musikak hartuko du protagonismo osoa, herriko zein Euskal Herriko hainbat talderen emanaldiekin.

17:30 • Gaztetxean
Arima eta Mihise

20:00 • Plazan
Argizulo Dub Station, Eira, Beñaranks eta Fundizio Crew

23:00 • Plazan
Min eta Burutik

Ondoren • Plazan
HGS, Costmix eta 3RE




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide