Albisteak
Gazte jaialdia antolatu du Zestoako GKSk larunbaterako
— 2023-05-25Zestoako GKSk Gazte jaialdia antolatu du datorren larunbaterako. Egun osoko ekintza sorta prestatu dute.
Hemen egitaraua:
12:00 Hitzaldia: “Gazteak eta osasun mentala” Gaztetxe berrian
14:00 Bazkaria Gaztetxe berrian
17:00 Pilota partida frontoi zaharrean: Miranda-Arantzeta eta Armendariz-Zunzunegi
Ondoren, poteo musikatua
20:30 Costmix eta DJ Davila Gaztetxe berrian
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide