Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gerraren eta faxismoaren aurkako jardunaldien baitan, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak bihar, ostirala, arratsalderako egitaraua antolatu du. Jardunaldia 17:00etan hasiko da Gaztetxean, “Gaur egungo faxismoari eta gerrari begirada bat” izeneko hitzaldiarekin. Bertan, besteak beste, kirol munduan faxismoak duen presentzia izango da hizpide, eta Realeko jarraitzaile talde bateko kideek euren esperientzia partekatuko dute.
Gauean, 22:00etatik aurrera, Ktarsia eta Iltze taldeen kontzertuak izango dira Gaztetxean, eta ondoren, DJ-a arduratuko da giroa alaitzen jarraitzeaz.