Albisteak
“Geure gorputzean eta etxean burujabe” liburua aurkeztuko du Aiora Urbietak datorren asteartean
— 2024-12-04Datorren asteartean, abenduaren 10ean, Aiora Urbieta, Aizarnarraren, liburu berriaren aurkezpena izango da Portalen. Naturarekin konektatu eta bizimodu iraunkorragoa nahi dutenentzat egindako eskuliburu ilustratua da.
Liburua urtaroen inguruan egituratuta dago, eta etxerako eta zaintza pertsonalerako errezetak eta proposamen praktikoak eskaintzen ditu. Besteak beste, xaboiak, ukenduak, sendabelarrekin egindako erremedioak eta urteko une bakoitzera egokitutako sukaldaritza-errezetak egiteko jarraibideak daude.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide