Albisteak

“gorbELA” dokumentalaren emanaldia egingo da bihar Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan

adelaeuskalherria.com

GorbELA dokumentalaren emanaldia egingo da bihar, otsailaren 6ean, arratsaldeko 18:00etan izango da Alondero aretoan.

Zeztoa Osasuntsu ekimenaren baitan ELA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) gaixotasuna gertutik ezagutzeko aukera izango da. Ondoren, hitzaldia egingo da eta Uxue Elorriaga Eguileorrek parte hartuko du, ELA gaixotasuna duen senitartekoa du eta haren ahotsa ekarriko digu Alonderora. Adela elkarteak egindako dokumentalaren bitartez kirola, erronkei aurre egiteko eta elkarrekin saretzen laguntzeko tresna dela frogatzen da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide