Albisteak
Gustora egin dute zestoarrek Kobaz Koba Trail entrenamendua
— 2023-01-29Kobaz Koba Trail mendi lasterketan izena emanda zeunden zestoarrentzat entrenamendua egiteko aukera antolatu dute aurten Agiro Mendi Klubak eta Arazik. Gaur goizeko 9etan atera dira, 20 lagunetik gora, hauetako batzuk aurreneko aldiz egingo dute lasterketa aurten eta gustora hartu dute aurrez ibilbidea ezagutzeko aukera. Berrikuntza bat izango du aurtengo ibilbideak, izan ere, 350m gehiago izango ditu. San Pelaio ermita inguruan aurten pixka bat behera egingo dute korrikalariek, handik Amalda baila osoko ikuspegia izango dute, eta ondoren igo egin beharko dute, guztira 50 positiboko aldearekin. Agiro Mendi Klubeko kideek antolatutako hamaiketakoan balorazio oso positiboa egin dute, bai aldaketa, bai eta aurrez entrenatzeko aukeraren inguruan ere.
Egin zaitez bazkide