Albisteak

Hamasei kasu positibo detektatu ditu Osasun Sailak asteburuan Zestoan

Osasun Sailaren datuen arabera, PCR probetan hamasei kasu positibo atzeman dira asteburuan Zestoan. Datu hauek kontuan hartuta, guztira, 28 dira kasu positiboak herrian. Egoera honen aurrean, herriko ekipamendu publikoak ixtea erabaki du Udalak egoera kontrolpean dagoela ziurtatu arte. Tabernak ere itxita egongo dira, bi egunez, Udalak eta tabernariek hala adostuta. Bi egun pasa ondoren, egoera kontrolatuta dagoela ikusten bada, asteazkenean zabalduko dituzte berriro ateak. 
Ostiraletik igandera bitartean, Osakidetzak 26.625 PCR proba egin ditu EAE-n eta horietatik 1.431 positibo detektatu dira: 646 Bizkaian, 509 Gipuzkoan eta 215 Araban. Azken 72 orduetan, EAE-tik kanpo bizi diren 61 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 303 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 57 ZIUn.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide