Albisteak
Zestoako ikastetxeko gela batzuk bigarren agertokian
— 2020-09-21Astelehenarekin batera eskolara joan dira haur gehienak gaur goizean. Zestoako ikastetxeko gela batzuk bigarren agertokian aurkitzen dira, hau da, egoera mistoan. Talde batzuk normal funtzionatzen ari dira, LH2ko bi talde konfinatuta daude eta zenbait geletan ume bakarren batzuk falta dira, etxeko edo ingurukoen pcr emaitzak jakin zain daudelako.
Konfinatuta dauden haurren kopurua 50 ingurukoa da baina hauez gain autokonfinatutako haurrak ere badaude. Ikastetxeko zuzendaritzak jakinaraz duenaren arabera, konfinatzeko agindua jaso duten haurrei etxerako lanak bidaliko zaizkie eta jarraipena egingo zaie eskolatik, baina, ez dute gauza bera egingo autokonfinatzea erabaki duten haurrekin. Hauek derrigortuta daude eskolara joatera. Etxeko erabakiak ezin du ikasleen hezkuntza eskubidea ukatu. Eskola eremu segurua da. Normaltasun berri honetan, bizitza ahalik eta normalena egiten saiatzea gomendatzen da.
Orokorrean giroa lasaia da irakasleen artean, konfinatuta dauden geletako irakasleak ikasleen jarraipena egiten ari dira. Egoera kontrolpean dago eta lasaitasuna mantentzea eskatzen zaie familiei.
Egin zaitez bazkide