Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Urriaren 18an hasi da martxan Zestoako Bainuetxeko autobus geltoki berria. Geltoki berri horren lanak irailaren amaieran bukatu zituzten, baina urriaren hasieran Josetxo Mendizabal Zestoako alkatean adierazi zuenez “Mugikortasun Saileko Zuzendariak eman behar du azken oniritzia, geraleku hori martxan hasteko”.
Geltoki berri hau martxan jartzean, Bainuetxeko erabiltzaileek ez dute errepidea igaro beharko geltokira joateko, geltoki berrira errepide azpiko tuneletik joan daitezkeelako erabiltzaileak.
IRUZKINDU