Albisteak

Haurren minbiziaren gaia landuko dute Txepetxaren biharko saioan

Arroabeko Txepetxa aisialdi taldeak bihar, irailaren 11n, egingo du ikasturteko lehen saioa. Iraila Haurren Minbiziaren Aurkako Sentsibilizazio Hilabetea dela eta, gai horri ikusgarritasuna emango diote.

Haurren minbizia ikusaraztea eta haurrengan enpatia eta elkartasuna sustatzea izango da saioaren helburua. Horrez gain, horrelako egoeretan elkar zaintzeak eta babesa eskaintzeak duen garrantzia landuko dute.

HHko eta LHko haurrak elkarrekin ariko dira, 17:00etatik 18:30era. Parte hartzeko izena irailaren 10a baino lehen eman beharko da, txepetxaaisialdiakm@gmail.com helbidera idatzita.

Txepetxak bi ostiralean behin egingo ditu aisialdi saioak ikasturte osoan zehar.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide