Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Santakutzetako egitarauaren barruan, haurren Santakutz Pilota Txapelketako finalak larunbat honetan, maiatzak 2, jokatuko dituzte. Partidak 11:30ean hasiko dira.
Ohituraz finalak arratsaldean jokatu izan badira ere, aurten eguraldi iragarpena dela eta ordutegia aurreratu dute. Euri aurreikuspenak direla eta, kiroldegiko frontoia ere erabilgarri izango dute, eta arratsaldean itxita egongo denez, goizera aldatu dute hitzordua.
Asteartean jokatu zituzten finalerdiak, eta hauek izango dira finaletan ariko diren pilotariak:
• Benjamin maila: Kepa Larrañaga / Janitz Beloki
• Nesken maila: Naira Otaño / Haizea Letamendia
• Alebin maila: Manex Ostolaza / Ibai de las Morenas.