Albisteak
Haurrentzako mendi irteera antolatu dute larunbaterako
— 2022-10-06Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean, mendizaletasuna lantzen ari dira eskola kirolean, eta larunbatean, mendi irteera egingo dute eskola kirolean parte hartzen duten haur eta entrenatzaileek.
Goizeko 9:30ean irtengo dira herritik eta Iraetara abiatuko dira. Bertatik Ibañarrietako bidea hartuko dute, eta ondoren Arroagora joango dira. Handik herrira itzuliko dira. Hamar kilometroko ibilbidea egingo dute, eta bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide