Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Ez da ezer geratzen herri Azokari hasiera emateko, ordu batzuk baino ez. Bigarren eskuko azokarako arropak prest utzi dituzte, herritar talde bat ibili da arratsaldean azken lanetan. Bestalde, Herri Azokaren egitarau barruko “Saltsa berdetan” lehiaketan parte hartu dute haurrek. Energia burujabetza, mugikortasuna eta birziklapena lantzen ditu lehiaketa honek.