HERRIARTEKO FINALAURDENAK ETA ASTEBURUKO KARTELERA

Aurrera doa Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa eta Zestoarrak Finalaurdenetan dira, Aretxabaleta eta Asteasuren aurka gailendu ondoren.

Astigarraga izango dute finalaurdenetako aurkaria.  Joaneko partida,  Astigarragan jokatuko da Ostiralean 7:15 hasita.

Honez gain, asteburu honetan ZPTko pilotariek jarraian, asteburu honetako Kartelera:

Zestoan, Larunbatean jokatu dira partidak 15,30tan hasita 4 partida.

Gipuzkoako 4 terdiko txapelketa azken fasean sartu da, kanporaketa fasean.

Kadete mailan, Oier Alonso pilotaria, Gipuzkoako kanporaketan arituko da  eta Mattin Eizagirre berriz Mendebaldeko kanporaketan, biek final zortzirenetan.

Gazteen mailan berriz, final laurdenetan arituko dira. Aimar Egiguren Gipuzkoako kanporaketan izango da  eta Julen Odriozola eta Ibai Olaizola, Mendebaldeko kanporaketan.

Naroa Agirrek, ez du partidarik jokatuko, partida irabazitzaz eman diote bere aurkariak ez agertu egingo duelako ( 22- 0 ).

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide