Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Herriko emakume batek eraso “xenofobo” eta “matxista” jasan duela salatu zuen atzo Bargaztak talde feministak. Emakume horren etxean gutun eta ohar anonimoak agertu ziren atzo goizean. Mezu horietan pertsona horri zuzendutako mehatxuak eta irainak zeudela jakinarazi zuten taldeko kideek.
Gertaera honen aurrean, elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako Bargaztak taldeko kideek, Ez dugu bat bera ere onartuko, aski da. Zestoarrok zurekin gaude lelopean. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, plazan.