Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Ostirala izango da Zestoako eskolako ikasleen azken klase eguna. Arratsalderako Ekain Guraso Elkarteak, hainbat ekintza antolatu ditu arratsaldea festa giroan pasatzeko.
18:00etan Talent Show-a egingo da udaletxe azpian, eta izozkiak dastatzeko aukera izango dute bertaratutako umeek. 19:00etan jolasak egingo dira, eta antolatzaileek zikintzeko arropa, bainujantzia eta aldatzeko erropa eramatea gomendatu dute. Festari amaiera emateko, kultur etxearen aurreko plazan apar festa egingo da.