Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Zestoako jaietarako 300 lepoko zapi atera dituzte herriko bi gazte kuadrilen artean. Hiru mezu eman nahi izan dituztela azaldu dute zapiarekin; aurrena, jaiak ondo pasatzeko gonbidapena egitea, baina horrez gain, jaietan ere euskararen aldeko aldarria egin nahi izan dute batetik, eta bestetik, eraso matxistarik gabeko jaiak nahi dituztela azpimarratu dute. Irudiaren diseinua Maider Arsuagaren lana izan da.
Hiru eurotan salduko dituzte eta larunbat eguerdian salgai egongo direla aurretatu dute.