Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.


Argazkia: Aspe
Jokin Altuna ostiralean itzuliko da kantxetara, Zestoan jokatuko duen partidan, ezkerreko eskuan izan duen lesioa gainditu ostean. Zalantzan zegoen Altuna III.ak amabirjinen atarian antolatutako eskuz binakako pilota jaialdian parte hartu ahal izango ote zuen, abuztuaren 15ean Azkoitian jokatutako partidan min hartu baitzuen ezkerreko eskuan. Azkenean, hiru asteren ondoren Zestoan berragertuko da. Rezustarekin osatuko du bikotea, eta Artola eta Albisu izango dituzte aurkari.
Eskuz binakako bi partida ikusi ahal izango dira ostiralean Kiroldegiko pilotalekuan, 19:00etan hasita. Promozio mailako partida jokatuko da lehendabizi. Egiguren V.a eta Ugartemendia Alberdi II.aren eta Salaverriren aurka ariko dira. Ondoren, maila nagusiko partidan, Altuna III.a eta Rezusta ariko dira nor baino nor Artola eta Albisuren aurka.
Oraindik sarrerak geratzen dira salgai Turismo Bulegoan, 30 euroan. Internet bidez ere eskuratu daitezke, Entradas Fronton atarian. Horrez gain, partida egunean frontoiko leihatilan ere izango dira sarrerak salgai, baldin eta aurrez guztiak agortzen ez badira.