Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Amabirjinak ofizialki larunbatean hasiko badira ere, Gazte Asanbladakoak ostiraletik murgilduko dira festa giroan. Arratsaldeko 18:00etan emango diete hasiera festei txupinazo alternatiboarekin, eta, horrekin batera, txosnak ere zabalduko dituzte.
Gero, 20:30ean, DJ Lippi ariko da txosnagunea girotzen. Horrez gain, mojitoak dastatzeko aukera ere izango da. Festek iraungo duten lau egunetan ere zabalik izango dira txosnak.