Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Kiroldegi aurreko futbol zelaitxo urdina bertatik kendu eta Arretxe plazara eraman dute. Aldaketa honen helburua, herrian jolas-gune gehiago sortzea dela azaldu du Mikel Arregi Ertxin alkateak: “Egoera honetan herriko jolas-lekuak sakabanatu nahi ditugu, jende pilaketak ahalik eta gehien saihestu ahal izateko”. Bestalde, datorren urteari begira kiroldegi aurreko parkean zenbait aldaketa eta egokitzapen egingo dituztela azaldu du; iturri inguruko belarra kendu, kautxozko lurra berritu…