Albisteak
Joxe Migel Egaña arroarra omenduko dute igandean, bere heriotzaren 50. urteurrenean
— 2019-03-28Igande honetan, martxoak 31, eguerdiko 13:00etan Arroabeko auzo elkarteak Joxe Migelen oroimenezko meza eskainiko du. Ondoren, lore eskaintza egingo zaio bere izena daraman plazan, Joxe Migelen plazan, haren omenez jarri zen monolitoan.
Orain 50 urte hil zen Joxe Migel Egaña piragua istripu batean, martxoaren 27an hain zuzen, 20 urte zituela. Orduan ere Arroatik Zumaiara joera handia zen eta Zumaiako Itxas Gain izeneko piraguismo klub taldearekin harreman omen zuten. Haiengana gerturatzen hasi ziren arruarrak eta baita kirol talde bat sortu ere. “Gu ere bai” izena jarri zioten arruarrez osatutako taldeari.
Egun hartan “Gu ere bai” taldeko lau arroar joan zirela entrenamendura kontatu digute. Oso eguraldi hotza egiten zuela gogoratzen dute, Izarraitz ere zurituta zegoela eta bi laguneko piraguak buelta eman ziela. Ura horren hotza egotean, gorputza blokeatuta bezala geratu zitzaiela.
Egin zaitez bazkide