Albisteak
Kepa Iribarrek “72 ordu” liburuaren gaztelerazko bertsioa aurkeztu du
— 2025-04-09Gaur goizean aurkeztu du Kepa Iribarrek Donostiako Udal liburutegian 2022an Ereinekin kaleratu zuen “72 ordu” lanaren gaztelerazko itzulpena: “72 horas”. Ordukoan bezala, oraingoan ere, Beñat Gereka getariar lagunaren lehorreratzeko argazkia aukeratu du Iribarrek azalerako. Izan ere, liburu poliziakoaren istorioa, 2022ko irailaren 6an, Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte betetzen diren egunean kokatzen da. Angel Errok egin ditu itzulpen lanak.
Liburua martxo hasieratik dago liburutegietan, baina aurkezpena gaur, asteazken goizen, egin da. Idazleak aitortu du “sorpresaz” hartu zuela Erein argitaletxearen deia. Hauen esanetan, Cosecha Roja erdal poliziakoen sailerako zenbaki berriak atera nahi zituzten eta “bere liburua aproposa zen”. Iribarrek pozik eman omen zien baiezkoa.
argazkiak: Erein argitaletxea
Egin zaitez bazkide