Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Kirol sail desberdinen arteko komunikazioa hobetu eta herrian egiten diren jarduerak eragile ezberdinen artean koordinatzeko helburua izango du Kirol mahaiak. Kirol sailek, Gurutze Jubilatu Elkarteak eta Ekain Guraso Elkarteak izango dute ordezkaritza taldean. Lehenengo bilera datorren hilaren 19an izango da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Lehen saio honetan, Kirol Mahaia osatzeaz gain, kirol azpiegituren egungo egoera aztertu eta kirol eskaintza adostuko da.