Albisteak

Kiroldegia irekita egongo da abuztuan ere

2020ko urteko egutegian, abuztuko lehen hamabostaldian Zestoako kiroldegia ixtea aurreikusten zen eta larunbatetako ordutegia ezartzea onartu zen abuztuko azken bi asteetan. Baina, koronabirusaren ondorioz  instalakuntzak hiru hilabetez itxi behar izan zituztenez, abuztuaren 3tik 14ra kiroldegia irekita egongo dela jakinarazi dute arduradunek. Goizeko 9:00etatik 14:00etara irekiko da astelehenetik ostiralera. Larunbatetan itxita egongo da.

Abuztuko bigarren hamabostaldian (abuztuaren 17tik 31ea), berriz, orain arte onartuta zegoen ordutegia mantenduko da. Hau da, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.  

Orain arte egin bezala, erabiltzaileek segurtasun eta higiene neurriak errespetatu beharko dituzte eta kiroldegira sartzeko txandak eskatu beharko dira. Txanden ordutegiak adinen arabera mantenduko direla azaldu dute arduradunek. Gainera, txanden artean itxialdiak egiten jarraituko dute guztia desinfektatu ahal izateko.

Abuztuaren 3tik aurrera, kiroldegiko frontoia ere zabalik egongo da kiroldegia irekita dagoen ordutegi berean. Erabilera librerako irekiko den arren, bazkideek eta Abantzu Pilota Klubaren entrenamenduek pilotalekua erabiltzeko lehentasuna izango dute. Segurtasun neurriak errespetatu ahal izateko, ordea, sarrera mugatu egingo da -gehienez ere zortzi pertsonak erabili ahal izango dute frontoia aldi berean-, erabiltzaile gehiago frontoia erabiltzeko zain egonez gero, ordubete erabili ahal izango da, instalakuntzetan sartu baino lehen bertan dagoen langileari esan beharko zaio eta sartu aurretik eskuak desinfektatu beharko dira.

Hemen dituzue kiroldegiko abuztuko ordutegiak:

Abuztuaren 3tik 14ra:

Ordutegia

9:00-10:30 15 minutu 10:45-12:15 15 minutu 12:30-14:00 14:00:00

Adin-tartea

65

itxita

16-69 itxita 16-69

itxita

 

Abuztuaren 17tik 31ra:

Ordutegia

9:00-10:30 15 minutu 10:45-13:00 eguerdia 16:00-17:30 15 minutu 17:45-19:00 19:00:00
Adin-tartea 65+ itxita 16-69 itxita 16-69 itxita 16-69

itxita




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide