Albisteak
Zestoan Merkatari elkarteak antolatu duen galdera-erantzun jokoari esker 50€-ko erosketa bonoa eskuratzeko aukera izango da bihar, uztailak 30
— 2020-07-29Koronabirusak herriko saltokiei ateak irekita mantentzeko zailtasun ugari ekarri dizkie eta ezinbestekoa dute herritarron laguntza egunerokotasunari aurre egiten jarraitu ahal izateko. Hori dela eta, Zestoan Merkatari elkarteak ‘Zestoan Behin’ galdera-erantzun jokoa antolatu du bertako komertzioak gehiago ezagutu eta herritarren fideltasuna saritzeko.
Partida bihar, uztailak 30, osteguna, jokatuko da gaueko 21:00etan hasita eta nahi duen orok hartu dezake parte. Galdera-erantzunen bitartez, Zestoan Merkatari elkarteari lotutako 15 galdera erantzun beharko dituzte parte hartzaileek eta irabazleak herriko dendetan gastatzeko 50€-ko bonoa eskuratuko du.
Nola hartu dezaket parte?
- Mugikor, ordenagailu edo tabletean webgune honetan klik egin eta datozen orduetan jakitera emango den kodea sartu beharko du erabiltzaileak.
- Webguneak izen bat eskatuko dio erabiltzaileari eta benetako izen-abizenak jarri beharko dira bertan.
- Gaueko 21:00etan emango zaio hasiera jokoari eta Zestoan Merkatari elkarteari lotutako 15 galdera erantzun beharko dira.
- Galdera guztiak erantzun ostean, parte-hartzaile bakoitzari sailkapen orokorra ageriko zaio eta lortu duen postua ikusi ahal izango du.
Adi!: Antolatzaileek 21:00etan emango diote hasiera partidari eta aldi berean jokatuko da. Beraz, sartu kodea eta erabiltzaile-izena 21:00ak baino lehen.
Datozen orduetan jarraibide gehiagoren berri emango da Danbolineko webgune zein sare sozialetan.
Egin zaitez bazkide