Albisteak
Kiroldegiak ohiko ordutegia izango du astelehenetik aurrera
— 2020-06-18Ohiko ordutegira itzuliko da kiroldegia datorren astelehenean, hilak 22. Goizeko 08:30etatik iluntzeko 21:00ak arte egongo da zabalik astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, aldiz, goizez 09:00etatik eguerdiko 13:00ak arte eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.
Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko segurtasun neurriak hartzen jarraitu beharko dute erabiltzaileek. Aurrez hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da, musukoak erabili beharko dira eta erabilitako materiala norberak desinfektatu beharko du.
Tarteko itxialdiak ere mantenduko dira. Orain arte 30 minutuko tarteak egiten zituzten eta astelehenetik aurrera, tarte horiek 15 minutukoak izango dira, astelehenetik ostiralera, larunbatetan 30 minutuko tarteak mantenduko dira. 16 urtetik gorakoek ordu eta erdiko saioak egiteko aukera izango dute, goizez zein arratsaldez eta 65 urtetik gorakoek, ordubete eta 45 minutukoak.
Egin zaitez bazkide