Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

“Urola Erdia ispiluaren aurrean” kanpainaren baitan, klima eta energia krisiaren inguruko hitzaldia eta eztabaida irekia egingo dituzte maiatzaren 27an, asteazkenez, 18:00etan, Alonderon.
Bi hizlarik hartuko dute parte saioan. Arturo Elosegik “Klima aldaketa. Zer datorkigu? Zer egin dezakegu?” izeneko hitzaldia eskainiko du, eta Aitziber Agirrek Zestoako eta eskualdeko datuak aurkeztuko ditu.
Antolatzaileek azaldu dutenez, helburua da herritarrek bizi dugun egoera hobeto ezagutzea eta, ondoren, herrian eta auzoetan egin beharreko urratsen inguruan elkarrekin hausnartzea. Horretarako, hitzaldien ostean solasaldi irekia egingo dute, eta mokadutxo batekin amaituko dute saioa.
Herritarrak parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek, “zure parte hartzea garrantzitsua da” azpimarratuz.